Hondarribia Arraun hirugarren Espainiako aulki mugikorreko eskolartekoan

Aulki mugikorra Espainiako Txapelketa

Itsaso Goikoetxea eta Irati Camarero, finala irabazi eta gero

Hondarribia Arraun Elkarteak emaitza bikainak lortu zituen asteburuan Sevillan jokatu zen eskola adineko aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Lau domina lortu zituen, laurak Kadete Mailan, urrezko bi eta brontzezko beste bi. Emaitza horiekin taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu zuten hondarribiarrek, Sevillako Nauticoren eta Alacanteko Real Club de Regatasen atzetik. Bigarren euskal taldea Donostiako Ur Kirolak izan zen, bederatzigarren tokian sailkatu delarik.

Asteburua bereziki ahaztezina izango da Itsaso Goikoetxea, Irati Camarero, Iker Huarte, Jon Lekuona, Xabier Herrador eta Aitor Arburuarentzat. Bakoitza bi metalekin itzuli da etxera.

Bi neskek biko ontzian urrea lortu zuten, eta brontzea laukoan, Cristina Bald eta Ane Azpirozekin.
Lau mutilek, berriz, urrea laukoan, eta brontzea lemazaindun zortzikoan, Aimar Kanpandegi, Xabier Oiarzabal, Mattin Colas, Xabier Olaskoaga eta Euri Tife lemazainarekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend