Andrea-Lunes Lilas mugimenduak eta Iruñeko Udalak uztailaren 2an omenduko dute irundarra, bere erailketaren hamargarren urtea beteko da aurten.
Hondarribiko Emeki elkarteak autobusa antolatu du Nagore Laffage zenari Iruñean egingo dioten omenaldira joateko. Andrea-Lunes Lilas mugimenduak eta Iruñeko Udalak uztailaren 2an omenduko dute gazte irundarra, arratsaldeko zazpietan.
Hondarribiko emakume elkarteak autobusa antolatu du hara joateko; 17:00etan abiatuko da San Juan de Dios biribilgunetik, Emekiren egoitza ondotik. Izena eman nahi dutenek hilaren 29ko 11:00ak baino lehen egin behar dute, 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu eta mezua utzita; deitzailearen izena zehaztu behar da.
Bortxatu eta erailtzeagatik, 9 urte
2008ko sanferminetan, uztailaren 7an Jose Diego Yllanes psikiatrak erail zuen Nagore Laffage, irundarrak 20 urte zituenean eta erizaintzako ikasle zenean. Lankideak ziren biak eta, irundarrak harekin harremanik eduki nahi ez zuelako, Yllanesek bortxatu eta erail zuen.
Herri-epaimahai batek giza hilketagatik zigortu zuen Yllanes, ez erailketagatik; 12 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta aurtengo martxoan baldintzapean libre geratu zen, zigorraren hiru laurdenak bete ondoren.
2014an Nagore Laffage oroitzeko egin zuten ekitaldi bat