Bizilagunak desalojatu dituzte Amuteko okindegiak su hartu duelako
Goizaldean izan da sutea, akats elektriko batengatik. Azkar itzali dute, baina berriro piztu da eta oraindik lanean ari dira.
Sua izan da gaur goizaldean Hondarribiko Amute auzoko okindegiko lantegian. Nonbait instalazio elektrikoaren akats batek eragin du sutea, eta instalazio elektrikoak lehen pisuko bizilagunak desalojatu behar izan dituzte. Hasieran azkar itzali dute sua, baina itzaltzat eman eta bi ordura berriro piztu egin dela ohartu dira.
Eguerdian itzuli dira suhiltzaileak eta tximiniatik sartu dira, guztiz itzaltzeko. auzora sartzeko sarrera nagusia (Kostatik) moztu behar izan dute, eta udaltzainak trafikoa bideratzen ari dira.
Oraindik ez dute izandako kalteen berri eman.
Suhiltzaileak eguerdian, Amuten izandako sua itzaltzen