Gobernu aldaketak ez ditu geldiarazi

Atzo, astelehenarekin, berriro mobilizatu ziren Hondarribiko pentsiodunak. Berrehun inguru elkartu ziren Kasino Zaharrean, KPIaren igoera eta pentsio txikiena 1.080 eurokoa izatea eskatzeko. Adinekoen eraikineko eskailera parean hamabost minutu eman zituzten, ondoren Harresilanda kalera jaisteko. Mobilizazioko azken zatia San Juan de Dios biribilgunearen parean egon ziren, Jose Diaz Buenoren eskulturaren aurrean. Gobernu aldaketak desmobilizatuko ez dituela adierazi zuten Hondarribiko pentsiodunek atzo.

Hondarribiko jubilatuak

Hondarribiko pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzea, atzo, San Juan de Diosen biribilgune parean

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend