Jesus Carrera hondarribiarraren familia izan da bere senitartekoaren gorpuzkiak berreskuratzeko eskaera egin duen lehenengoa.
Jesus Carrera Olaskoaga etxera ekarri nahi dute haren senideek. 1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresen (Madril), kanposantuko paretaren kontra. Alderdi Komunistako (PCE) idazkari nagusi zelarik atxilotu, torturatu, epaitu eta fusilatu zuten hondarribiarra eta, gehienentzat, 73 urte luzez iraun du haren memoriak lur azpian gordeta.
Maiatza erdialdean
prentsaurrekoa eman zuten Carreraren senideek eta buruzagi komunistari buruzko ikerketa egin duten Aitzol Arroyo historialariak eta Joserra Enparan Sasetaren Aldeko Taldeko kideak. “Gorpuzkiak non dauden zehaztuta dugu, zein hobitan dagoen eta hobiaren zein lekuan —beste hiru gorpu daude hobi berean—”, adierazi zuen orduan Arroyok.
300 pertsona fusilatu zituzten Alcala de Henareseko kanposantuan, gehienak Madrilgo probintziakoak. Hondarribiarraren familia izan da bere senitartekoaren gorpuzkiak berreskuratzeko eskaera egin duen lehenengoa. Dena ongi, gutxi barru izan dezake Jesus Carrera Olaskoagaren familiak bere gorpuzkiak Hondarribiko kanposantuko panteoian gordetzeko aukera.
Jesus Carrerari buruzko berriak izateko jarraitu #JesusCarrera1945 traola Twitterren
1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Carrera. Egun horretan izan zuen epaiaren berri