Larunbatean garaipena lortu zuten Baionan; atzo, Getarian, hirugarren sartu ziren. Neskek hirugarren eta bosgarren egin dute asteburuan.
Hondarribia Arraun Elkarteko gizonen trainerillak sendotu egin du Gipuzkoako ligan duen lidergoa. Orain arte lau jardunaldi jokatu dira, eta hondarribiarrek bi garaipen, eta bigarren eta hirugarren postu bana lortu dituzte. Asteburuan bi jardunaldi jokatu dira, Baionan larunbatean, eta Getarian atzo.
Baionan garaipena lortu zuten hondarribiarrek, Zarautzen aurretik. San Juan hirugarren izan zen, eta laugarren, Orio. Atzo, Getarian, Oriorentzat izan zen garaipena, bigarren San Juan helmugaratu zen, eta arrosen atzetik Hondarribia. Hala, hondarribiarrek 16 puntu pilatu dituzte asteburuan, San Juanek eta Oriok 15, eta Zarautzek 13.
Aurreko bi jardunaldietan ez bezala, asteburuko bi probetan ez da bigarren ontzia lehiatu.
Neskak, behetik gora
Mutiletan bezala, nesketan ontzi bakarra uretaratu da Gipuzkoako trainerilla ligako bigarren asteburuan. Larunbatean, orain arteko emaitzarik onena lortu zuten Hondarribiko neskek. Hirugarren iritsi ziren, San Juanen eta Donostia Arraun Lagunaken atzetik. Getariako estropada, aldiz, Oriok irabazi zuen, San Juani aurre hartuz. Iker Cortesen neskak bosgarren iritsi ziren helmugara.
Atzo, Getarian, Oriok irabazi zuen nesketan nahiz mutiletan (arg: Orio AE)