Arazorik gabe orain artean baina aterkia itxi ezinda
Euria bota eta bota ari da, baina ondorio nabarmenik ez du utzi Hondarribian oraingoz.
Ondorio larririk gabe igaro da itsasgora. Euria bota eta bota ari da, baina ondorio nabarmenik ez du utzi Hondarribian oraingoz. Horrelakoetan ohikoa den bezala, golf inguruan errepide azpiko igarobidea itxi behar izan dute, eta hirurak aldera txapa istripu bat izan da bidegurutze horretan, bi norabideetako trafikoan eragin duena.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Higer bidean eta inguruan luizi txikiak izan dira, baina ez da aparteko ondoriorik izan. Bestela, Bidasoa arroa maila laranjara iritsi da eta urek nahi izan duten bidea hartu dute Jaitzubian, baina ezbeharrik eragin gabe.
Nolanahi ere, gauerdira arte alerta laranjak indarrean dirau, eta komeni da arreta berezia izatea ibai ertzetan eta errepidean.
Jaitzubia erreka, marroi kolorekoa eta bidetik aterata