GUTUNA: '15. urteurrenaren amaiera'
Egun hau, 2002ko martxoren 24a, gorriz markatuta dago gure egutegian, izan ere Santiagoko Deabruak taldea orduan hasi zen bere lehen pausoak ematen.
Alaitasun txinpartak, ilusio aurpegiak, mozorroak, jolasak denontzat, danbor magikoak, pieza piloa ipintzeko, susto izugarriak, uretako txirristak, taldea … Urte hauetan egin ditugun jarduerak definitzeko hitz asko erabil litezke. Zorionaren, zailtasunen eta erronka berrien urteak. Eta beti irribarrea aurpegian. Hobetzen jarraitzeko eta gehiago egiteko gogoz.
15 urte igaro dira ordutik eta urte osoan zehar ospatu dugu. Joan den asteburuan eman genion amaiera gure 15. urteurrenari. Eta ez jarduera gehiago egin nahi ez genuelako, baizik eta ez zaigulako utzi.
Handiki amaitu nahi genuen urteurren berezi hau. Hilabete batzuk badaramatzagu pentsatzen zer egin, nola partekatu poz hori guztia gure herriko jendearekin. Herri jolasak, correfoc, musika, disko-festa… Asteburu konpletua gozatzeko, beste urrats bat emateko… Baina hori guztia ezin izan da egin. Udalari bi eskaera egin ondoren, gure urteurrena ezin izan dugu amaitu guk nahi genuen eran. Buruan genituen jarduera guztiak egiteko baimenik ez zaigu eman «zarata» gaiari buruzko arautegi bat dela eta, dirudienez, joan den 2017ko amaieratik aplikatzen ari diren arautegia, hain zuzen. Horren inguruan ez dakigu ezer, gure elkartearekin ez da kontatu, eta guk dakigula, inongo elkarterekin ez da kontatu arautegi hori egiteko.
Beraz, hori guztia ikusita, gure XV. urteurrenari amaiera emateko prestatuta genuen programa osoa bertan behera utzi behar izan dugu. Orduak eman ditugu bilerak egiten, lanean, ilusioz beteta… hori dena ezertarako ez…
Baina horrek ezin digu gure herriarengatik eta gure herriarentzat gauzak egiteko gogoa kendu. Bidean harri bat topatu dugu, erori egin gara, baina are eta indartsuago jaikitzeko adorea eman digu. Ez dugu oraindik ulertzen nola Irungo Udalak era horretako erabakiak har ditzakeen. Pena bat… baina errealitatea da.
Aurrera jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Urte berri honetarako pentsatuta dugun guztia prestatzen.
Eskerrik asko hor egoteagatik.
Juanjo Toledo, Santiagoko Deabruak elkartearen izenean.