Hondarribiko pentsiodunak eta erretiratuak Damarri plazan elkarretaratu ziren atzo, pentsio duinak exijitzeko.
Lehen aldiz elkarretaratu dira pentsiodunak eta erretiratuak Damarrin
Hondarribiko pentsiodunek eta erretiratuek deituta, dozenaka lagun elkartu zen atzo Damarri plazan, pentsio duinak exijitzeko. Espainiako gobernuak eskainitako %0,25eko igoera kritikatu dute, eta KPIa erreferentzia bezala hartzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea exijitu.
Hondarribian laugarren deialdia izan da eta lehena Damarri plazan;
aurretik udaletxe parean elkarretaratu izan dira, baina leku faltagatik Damarrira mugitzea erabaki dute. Haien eskakizuzak bete ezean, mobilizazioek jarraituko dute, eta Hondarribian, astelehenero elkarretaratuko dira, 12:00etan.