Turismoaren arloko Turislan azoka, lehen aldiz Ficoban

Otsailaren 26 eta 27an ospatuko dute; sektore turistikoaren kalitatea hobetu nahi dute
turislan

Gaur aurkeztu dute, aldundian, Turislan azokaren bigarren ekitaldia.

Gaur aurkeztu dute Turislan turismo arloko enplegu azokaren bigarren edizioa. Otsailaren 26an eta 27an egingo dute, Ficoban. Lehenengo aldia da Irunen egingo dutela. Helburua turismo sektorean enplegu profesionala eta kalitatezkoa sortzea izango da. Horrela, Gipuzkoa helburu turistiko erakargarri zein iraunkorra izatea nahi dute. Ficoban egitearekin, aurreko urteko baldintzak hobetuko direla nabarmendu dute, tamainaz handiagoa delako eta erosoagoa delako.

Enplegu Azoka Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da. Horregatik, aurten lehenago egingo da. Batetik, topagune izan nahi du lan bila ari diren pertsonentzat eta turismo sektorean askotariko profilen bila ari diren enpresentzat; bestetik, plataforma izan nahi du turismoari lotutako ikasketak egin eta lehen lanpostuaren bila ari diren pertsonentzat, sektorean nolako garapen profesionala izan dezaketen ezagutu nahi dutenentzat edo turismoaren sektorean lanean hasteko orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere bada.

Enplegua sortu

Turislanen parte hartuko duten enpresa batzuek bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituztela adierazi dute. Azokan parte hartuko dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek.

Bertan parte hartzeko eskaera Turislanen webgunean egin daiteke.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend