Azoka, animaliak, herri kirolak, dantza, musika... eta txistorra. Hori guztia izango dute ostegunean Hondarribiko Portura hurbiltzen direnek.
Gabonen aurreko azken erosketak egiteko egun ona da San Tomas
Azoka, animaliak, herri kirolak, dantza, musika… eta txistorra. Hori guztia izango dute ostegunean Hondarribiko San Pedro kalera hurbiltzen direnek. Gabonetako iragarle izaten da San Tomas, eta ja gainean dugu.
09:00etan irekiko dute azoka, eta bazkalordura arte izango da barazki eta bestelako produktuak erosteko eta animaliak ikusteko aukera. Ez da faltako herri kirol erakustaldia, 13:00etan. Fausto Mugerzak aurkeztuta, Beñat Telleriak eta Izeta IV.k harriak jasoko dituzte, eta Aratz Mugerzak eta Xabier Zalduak aizkorarekin jardungo dute.
Aurtengo berrikuntza rokodromoa izango da,
herriko merkataritza sustatzeko kanpainaren barruan arratsaldean haurrentzako jarriko dutena. 16:00etatik aurrera izango da eskalatzeko aukera.
Geroxeago, dantzariak eta musikariak hurbilduko dira San Pedro kalera. 18:30ean Meakako Adixkideak Dantza Taldearen saioa izango da, eta ordubete geroago erromeria, Obaneuke taldearekin.
Eguraldi ona espero da
Azken urteotan egonkortu egin da Hondarribiko San Tomas Eguna. Aurten, gainera, eguraldi on samarra espero da ostegunerako. Bezperan tenperaturak igotzen hasiko dira, eta euririk ez dute iragarri momentuz; tenperatura alturik ez, baina eguzkitan gozo egoteko modua. Hortaz, aitzakiarik ez ostegunean txistorra pintxoak herrian ez jateko.