Partida hasi aurretik, minutu bateko isilunea egin zuten joan den astean Mexikon hil zen Xabier Garmendia Agirre gaztearen omenez.
Xabier Garmendia gaztearen aldeko minutu bateko isilunea egin zuten partidaren aurretik
Hondarribia Futbol Elkarteko Ohorezko Mailako taldeak 0-2 galdu zuen larunbatean Bergararen kontra, Hondartza futbol zelaian jokatutako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Norgehiagoka hasi aurretik, minutu bateko isilunea egin zuten joan den astean
Mexikon hil zen Xabier Garmendia Agirre gaztearen omenez.
Partidarik galdu gabe iritsi zen Bergara Hondartzara eta liderra zergatik den erakutsi zuen, lehen minututik baloiaren jabetza lortuz, eta bere erritmoa ezarriz. Bergarak lehen zatian lortu zituen bi golak, markaketa akats bat aprobetxatuz lehena, eta penalti argi bat gauzatuz bigarrena. Hondarribiak ez zituen besoak jaitsi, eta azken segundoraino borrokatu zuen. Partida ona berdeena, saririk gabe bukatu zen arren.
Hurrengo asteburuan kanpoan jokatuko dute hondarribiarrek, Zarautzen, eta ez dute partida erraza izango.
Sailkapenean zazpigarrenak dira zarauztarrak, 17 punturekin. Hondarribia, hamahirugarrena, bost puntu gutxiago dituela.