1.767 dortsal saldu ditu IV. Beñat Elzo Mendi Lasterketak: 717 mendi martxarako, 304 mendi lasterketarako, eta beste 747 familien probarako.
Zientoka elastiko urdin elkartu ziren atzo kirol kai inguruan
Urdina, hori izan da IV. Beñat Elzo Mendi Lasterketarako aukeratu duten kolorea, eta urdinez zipriztindu zuten atzo Hondarribiko kirol kaia. Albo batera zein bestera, lurrera nahiz zerura begiratu, dena zen urdina. Kiroletan berdea izaten da hondarribiarrek astindu ohi duten bandera, baina atzo kolore urdina izan zen nagusi Hondarribian.
Aurten, Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da bildutako dirua. Antolatzaileek ez dute oraindik kopuruaren berri eman, kostako zaie zenbatzea. Den-dena saldu zen, kamisetak, txistorra pintxoak, tortillak, lau paella erraldoi —lehen aldiz egin dituzte—, Ademgiri laguntzeko salgai jarritako guztia agortu zen.
Parte hartzeak ere markak hautsi ditu: 717 lagun mendi martxan, 304 mendi lasterketan, eta 747 familien proba. 1.767 dortsal saldu ditu IV. Beñat Elzo Mendi Lasterketak. Ikusi jarraian jardunaldiaren laburpena, 121 argazkiz osaturiko galerian:
Adi! Bi orrialde dira, azken argazkia eta gero sakatu ‘2‘ zenbakia