[Galeria] Mini-moto GP Bentako Sari Nagusia
Plastikozko moto karrerak egin dituzte Hondarribian. Euria zela-eta, Bentan egokitu dute zirkuitua.
Lehen aldiz egin dituzte moto karrerak Bentan. Zirkuitu polita prestatu dute
Mini-moto GPa Hondarribira iritsi da gaur, hiriko jaien barruan. Eguraldiak baldintzatuta, aterpean egin dituzte aurten haurren moto karrerak, eta hala ere, uretako pneumatikoak behar izan dituzte probetara azaldu ziren 45 pilotuek. Aurrena, zilindrada desberdinetako karrerak egin dituzte (2, 3 eta 4 urtekoak), ondoren, denak elkarrekin lehiatu dira. Erorketa batzuk izan dira, baina helikopteroak ez du zauriturik ospitalera eraman behar izan.
Pilotuen maila ikusita, Bentako Sari Nagusiko antolatzaileek guztiak eman dituzte irabazletzat. Hortaz, ez da aldaketarik izan Mini-moto GPko munduko txapelketako behin-behineko sailkapenean.