Ertzainik gabe desfilatu du Jaizkibelek
20 urte bete ditu gaur Jaizkibel konpainia parekideak. Lehen aldiz ertzainik gabe igo eta jaitsi dute Kale Nagusia. Ikusi argazkiak.
Alboetan zain egoten ziren ertzainik gabe desfilatu du Kale Nagusian Jaizkibel konpainia parekideak; udaltzainek hartu dute lehen aldiz ertzainen lekua eta, Alarde tradizionalean gertatzen den bezala, haiena izan da desfilea zaintzeko ardura. Babes handiarekin egin du goizeko ibilbidea Jaizkibelek, baina Kale Nagusian plastiko beltzak eta ‘Betiko Alardea’ zioten kartel ugari zeuden. Horregatik, zati hori haur kuberorik gabe egitea erabaki dute konpainiako arduradunek. Sainduara bidean, ‘Inoiz ez zara borroka honetan bakarrik egongo’ lelodun pankarta handi bat zabaldu dute konpainia parekidearen zaleek San Nikolas zubian.