Izarrak lurrera jaisten dira Hondarribia Blues jaialdian
Igor Prado gitarrista brasildarrak zaleen artera jaitsi da Hondarribia Blues jaialdiko barbakoan.
Lau agertoki ditu Hondarribia Blues jaialdiak, bi kai zaharrean, eta bana Arma Plazan eta San Pedro kalean. Bada, gutxiegi dira horiek Igor Prado brasildarrarentzat, Blues Village estalpeko taula utzi eta zaleen artera jaitsi baita gaur eguerdian. Zaleen artean eta zaleekin jo du gitarrista birtuosoak, barbakoa musikalera hurbildu diren guztien gozamenerako. Horrelako ezustekoak dituzte Hondarribia Blues jaialdiko herri-bazkariek, norberak ezin baitu postrea aukeratu, musikarien esku dago hori.