Enrike Lekuona Sustraia elkarteko kidea hil da gaur goizean Donostiako ospitalean, bi astez koma egoeran egon eta gero.
Enrike Lekuona Sustraia elkarteko kidea hil da gaur Donostiako ospitalean, bi astez koma egoeran egon eta gero. Ekainaren 29an
istripua eduki zuen Mariñel ontzian, elkarteko beste kide batzuekin batera barkua bisita gidatuak jasotzeko prestatzen ari zirela. Legazketarira igotzeko eskaileretatik erori zen, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Bi astez koma egoeran egon da, eta ezin izan dio egoerari buelta eman. Gaur goizean hil da.
Familiak egunotan jaso duen berotasuna eskertu nahi izan du. Jakinarazi dutenez, bihar (osteguna) eta etzi Irungo tanatorioan egongo da, eta hilaren 22an azken agurra egingo diote Hondarribian.
Enrique Lekuona, Mariñel ontzi parean, HITZAri eskainitako elkarrizketa batean