Ez al zegoen beste aukerarik?
Koloreengatik atentzioa deitzen du Hondarribiko hondartzan udara denboraldirako jarri duten puzgarria.
Ume bat gaur goizean, Hondarribiko hondartzako puzgarrira igotzen
Deigarria, oso deigarria da Hondarribiko hondartzan Bidasoa XXI kirol klubak kudeatzen duen aisialdi eremuan jarri duten puzgarria. Atentzioa deitzen du, begietan kasik mina egiteraino.
Kolore bat edo beste bat gustuko izatea norberaren kontua da, baina Gipuzkoako azken hondartzan goian eta behean kolore gorria eta erdian horia duen hamabost metroko bandera puztea ez dirudi ideiarik onena izan denik. Sokekin lotuta ez balego, Feliciano Lopez tenislari espainiarraren puzgarri gogokoena litzateke: bat, handia eta askea.