Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Nerbioi ibaian gertatu da lehen ezustekoa

Oriok irabazi du Sestaoko Bandera, larunbatean oso atzetik ibili eta gero.Hondarribiak hirugarren hasi du liga, Bermeok baino bi puntu gutxiagorekin.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/07/03
Eusko Label Liga

Sestaoko Udalaren Bandera irabazi zuen Oriok (arg: Eusko Label Liga)

Ligako lehen ezustekoa eman du Oriok Portugaleteko uretan, atzo Sestaoko Udalaren XVI. Bandera irabazita. Ezustekoa, ez irabazi dutelako, baizik eta larunbatean ikusitakoaren ondoren ez zuelako ematen iganderako faboritoen artean sar zitekeenik. Larunbatean 27 segundo galdu ondoren irabazi zuen atzo Oriok. Kalearekin abantaila handia atzokoa, edo kontrakoa bezperan. Edo egun txarra larunbatean eta oso ona atzo. Edo bietatik zerbait, edo ezer ere ez. Baina gauza da Oriok irabazi duela Sestaoko Udalaren XVI. Bandera, eta aurreko urteetan baina parekatuagoa hasi dela liga, eta hori arraunarentzat ona da. Eguraldiaren eta itsasoaren baldintzak onak ziren arren, Nerbioi ibaian edozer gauza gertatu daiteke, eta horrela, lehen tandako irabazle Tiran sailkatu zen bigarren, bost segundo eskasera (4,96). Atzetik Urdaibai, zazpira, eta bermeotarrengandik segundo eta erdira (1,58) helmugaratu zen Ama Guadalupekoa, bi ontzien arteko borroka ederraren ondoren. Oarsoaldeko bi elkarteak bezperan baino okerrago ibili ziren atzo. San Juan, larunbatean laugarrenaren segundo berdinean sartu eta gero, Portugaleten zortzigarren sailkatu zen, eta seigarren jarri da sailkapenean. Eta San Pedro bederatzigarren iritsi zen atzo, eta sailkapeneko hamargarren postura jaitsi da, baina beste hiru traineruekin berdinduta. Seigarrenetik 11.era hiru puntu besterik ez daude.
Bermeok hartu du aurrea
Heldu den asteburuan Gipuzkoara etorriko da Eusko Label Liga. Larunbatean Orion eta igandean Donostian lehiatuko dira TKEko klubak. Arraunketa eremuei begiratuta, Bizkaiko estreinaldia baino argigarriagoa izan daiteke ligako bigarren asteburua, baina ez ezinbestean. Ama Guadalupekoa espero zitekeen tokian dago, gutxi gorabehera. Ez du orain arte trapurik irabazi, baina ondo hasi du liga, eta Oria ibaian lehen tandan lehiatuko da. Urdaibai da Eusko Label Ligako lehen liderra, baina alde txikiarekin, puntu batekoa oriotarrekiko eta bikoa Hondarribiarekin alderatuta.

Sailkapen nagusia

  1. Urdaibai Avia. 22 puntu.
  2. Orio Babyauto. 21 puntu.
  3. Hondarribia. 20 puntu.
  4. Kaiku Producha. 18 puntu.
  5. Tiran Pereira. 15 puntu.
  6. San Juan Sumelec. 12 puntu.
  7. Zierbena Bahias Bizkaia. 10 puntu.
  8. Cabo. 9 puntu.
  9. Ares. 9 puntu.
  10.  San Pedro. 9 puntu.
  11. Ondarroa Cikautxo. 9 puntu.
  12. Astillero. 2 puntu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.