Mariñel arrantza-ontzian zaharberritze lanetan ari zen Sustraia elkarteko kide batek istripua izan du gaur goizean. Donostiako ospitalera eraman dute.
Mariñel arrantza-ontzian zaharberritze lanetan ari zen Sustraia elkarteko kide batek istripua izan du gaur goizean. Barkutik erori egin da, eta buruan kolpea hartu du. Larrialdietako zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman dute eta probak egiten ari zaizkio bertan.
Hondarribian egurrez eraikitako azken arrantza-ontzia da
Mariñel, eta 2012tik ari dira zaharberritzen, kai berritik zaharrera itzuli zutenetik. Hain justu, datorren astean hastekoak ziren arrantza-ontzia ezagutzeko bisita gidatuak. Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bertan behera geratu dira datorren asteko ekitaldiak: “Gaur goizean
Mariñel ontziko sarbiderako eskaileretan gertatutako istripua dela eta, bertan behera geratzen dira datorren asterako aurreikusiak zeuden bisita gidatuak”.
Datorren astean ‘Mariñel’ ezagutzeko bisita gidatuak egiten hasi behar dira