Gutuna: "Lau hilabetez udal liburutegirik gabe"
Gutuna Abotsanitzen izenean alderdi horren udal taldearen eledun Igor Enpararen izenean dago. Hondarribiko udal liburutegiaz mintzo da.
Honakoa, Abotsanitzen izenean Igor Enparanek bidalitako gutuna, hitzez hitz:
“Hondarribiko udal liburutegia ekainaren 19tik aurrera eta zenbait hilabetez itxi egingo dute.
Gaur egungo aldi baterako egoitzaren kontratua aspaldi agortuta, urteetan zehar aldi baterako liburutegia izan den eraikina hustu eta betiko kokalekua berreskuratuko du hilabete batzuren buruan.
Zuloaga Etxea udal liburutegiaren obra amaituta, altzariz hornitu eta liburuak lekuz aldatuko dira. Horretarako zenbait hilabeteko lanketa aurreikusten da, eta urria bitartean ez da liburutegi zerbitzurik izango udalerrian.
Larria deritzogu lau hilabetez hondarribiarrentzat lehentasunezko zerbitzu bat ez ematea eta are larriagoa Hondarribiko Udalak gaurdaino inolako azalpenik eman ez izana.
Informazio hau lehenbailehen gizarteratu dadila eskatzeaz gain, gutxieneko ikasgela eta ordenagailu gela egokiak ahalbidetu ditzala eskatzen diogu Hondarribiko Udalari”.
Igor Enparan. Abotsanitzen udal taldearen eleduna.