Astebete falta denean, hasi dira hondartza prestatzen
Hilaren 15ean hasiko da hondartza denboraldia. Data horretarako dena prest egon dadin lanean ari dira.
Astebete falta da hondartza denboraldia ofizialki hasteko. Noski lehenago ere joaterik badela, baina hilaren 15ean abiatuko dituzte hondartzako zerbitzuak. Dagoeneko ari dira lanean, hareatza garbitzen, ur ertzetik gertura hurbiltzeko bideak egokitzen, Bidasoa XXI kirol elkartearen igerilekua eta gainontzeko azpiegiturak muntatzen… Aldundiaren web-kameran ikusi daitekeenez, jende gutxi baina mugimendua handia dago gaur Hondarribiko hondartzan.