Kalejira Soroetan bukatuko da eta irratsaioa ez da egingo. Blagan Eguneko gainontzeko ekitaldi guztiak egingo dira, aterpean.
Eguraldi iragarpenak txarrak ziren aste hasieratik eta ez dira hobetu. Hori ikusita, Arrantzale Auzoan egin nahi zuten Blagan Eguna, Soroetako pilotalekura mugituko dute. Beraz, aterpean egingo da Blagan elkarteak antolatutako jardunaldia.
Lekuaz aparte, aldaketa handirik ez du jasango egitarauak. Irratsaioa da bertan behera geratu den ekitaldi bakarra. Euskararen kalejira egingo da, baina Soroetan bukatuko da, eta ez San Pedro kalean.
Hondarribiko Elektropatxarangak itxiko du Blagan Eguna. Soroetan joko dute