Apirilaren 21ean errefuxiatuen aldeko mural erraldoia sortu zuten Madalen plazan. Fondoa haurrek margotu zuten arratsaldean, eta bideo batean jaso dute.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Berrogeita hamar haur ingururen artean margotu zuten muralaren fondoa
Apirilaren 21ean Hondarribiko Madalen plazan egindako mural solidarioaren bideoa egin dute. Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldearen zozketari lotuta, mural erraldoia sortu zuten. Arratsaldean haurrak aritu ziren muralaren fondoa margotzen, eta gauez nagusien txanda izan zen, fondo hori mezuz eta marrazkiz osatu zutelarik.
Hurrengo goizean, zozketaren egunean, murala 10×10 zentimetroko 800 pusketan zerratu zuten eta lauki bakoitza euro batean saltzen aritu ziren (oraindik eros daitezke zatiak, hilaren 26ra arte, Puntaleko eskolan).
Bideoan, haurren lana ikus daiteke, arratsaldez egindakoa. Sputnik Cominicacion enpresak prestatu du bideoa eta dagoeneko Interneten dago ikusgai (behean).
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.