[Galeria] Guadalupen jende gutxi, giro paregabea
Baserritarrek San Isidro ospatu dute Guadalupeko zelaietan. Jendea ez zegoen soberan, eta egitaraua laburra zen, baina hurbildu direnek ondo gozatu dute.
Egun polita izaten da San Isidro, baina ez du jende asko erakartzen
Egun gutxitan hartzen dute atseden baserritarrek, egiten badute. San Isidro da horietako bat. Hondarribikoak Guadalupeko santutegi inguruan elkartzen dira, zelaiak bedeinkatzen ikusi eta egun pasa egiteko. Ez da jende gehiegi hurbiltzen festara, baina giro polita izaten da.
Aurten egitarau laburra prestatu dute, goizekoa bakarrik. Zelaien bedeinkapenaren ondoren mezara batu dira baserritarrak. Ofizioa bukatuta, herri kirol erakustaldiaz gozatu dute, eta elkarrekin bazkalduz bukatu dute festa. Ea datorren urtean gaur izandako guztiek berriro elkartzerik duten. Ez litzateke gutxi izango.