Lehen jardunaldian, seniorretan, Hondarribia nagusitu zen. Aulki mugikorrean ere garaipena lortu dute berdeek, Gipuzkoako Txapelketan.
Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren jardunaldia —puntuagarrien artean bigarrena— jokoan izango da bihar Hondarribian. 11:30ean hasiko dira hiru kategorietako estropadak: gizonetan, gazteenak eta seniorrenak (liga eta kopa); eta emakumeetan, absolutuenak. Etzi da hurrengo estropada, 11:00etan hasita, Getarian.
Maiatzaren 1ean jokatu zen lehen estropada puntuagarria Orion. Bertan, emakumeen absolutuan San Juan izan zen garaile Hibaikaren aurretik, eta gizonetan Hondarribia, San Juan gailenduz.
Aulki mugikorra
Maiatzaren Lehenean Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa jokoan izan zen Orion. Bertan, kategoria nagusian (gizonen zortzikoa) Hondarribia izan zen garaile, baina Oriorekiko alde estu-estuarekin: 37 ehunen aldendu zituzten bi zortzikoak.
Segundu erdira ez zen iritsi hondarribiarren eta oriotarren arteko tartea