Bernardo Atxagak Donostia 2016rako idatziriko antzezlana iritsiko da igandean Hondarribiko Itsas Etxera.
‘Lu eta Le’ obraren antzezpen bat. Igandean iritsiko da Hondarribira
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako
Bakearen Itsasargia programarako propio Bernardo Atxagak idatziriko antzezlana da
Lu eta Le (Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren aldia), Juan Carlos Perezek musikatu eta Garbi Losadak zuzendurikoa
. Ados Teatroa konpainiaren eskutik iritsiko da igandean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera (20:00), eta aktore taldean hiru izen handi daude: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Klara Mendizabal.
Ez Dok Amairu kolektiboko kide izan ziren Xabier Lete eta Lourdes Iriondo. Atxagak, bien munduen ikuspuntu pertsonal bat planteatzen du. Lengoaia dramatiko ez konbentzional batez, bi protagonisten figuraren inguruan osaturiko eszena eta eszena zatirekin osaturiko kaleidoskopioa da
Lu eta Le. Ikusleak egitura dramatiko eta musikal abstraktua aurkituko du bere aurrean, ohizko planteamenduetatik harago doana, forma eta testuaren biluztasunaren bila beti ere.
Sarrerak erosi nahi dituenak hiru lekutan aurkituko ditu: Arma Plaza kultur gunean larunbata arte; igandean Itsas Etxeko leihatilan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik; eta Interneten,
Kutxabanken, dagokion komisioa ordainduta. 12 euro balio du sarrera orokorrak, 18 urtetik beherakoek erdia ordaindu behar dute.