Lekukoa eskutik eskura pasatuz sartu eta atera zen Hondarribitik 20. Korrika. Jende andana atera zen kalera euskararen alde izerditzeko asmoz.
Talaia eskolak Alde Zaharretik Portura jaitsi zuen lekukoa
Hona hemen atzoko argazkien galeria, 20. Korrikak Hondarribian egin zuen ibilbidearena. Jendetza kalean eta jendetza espaloietan, eta giro bikaina edonon. Edo ia edonon, kanporako bidean udaltzainek sekulako kaosa eragin baitzuten Sabin Aranan. San Jose eskola osoa atera zen kalera lasterketara batzeko asmoz, eta korrika egin gabe itzuli ziren eskolara. Hanka sartu duenak bi urte ditu hurrengoa hobeto antolatzeko.
Bi urte barru igaroko da berriro euskararen aldeko lasterketa Hondarribitik. Horren zain geratuko gara, 20. Korrikarekin hartutako konpromisoak egunero betetzeko saiakera eginez.
Eskerrik asko argazkiak utzi dizkigutenei: Jon Balerdi (Herri Olinpiadena), Iñigo Aristizabal (Txantxangorri, Arraun Elkartea eta Amute-Kosta), EH Bildu (Bostok agentziako Gari Garaialdek egindakoak). Bakarren bat falta zaigu (baldin badituzu bidali
posta elektronikoz eta galeriari gehituko diogu.