Sasetaren Aldeko Taldeak lore eskaintza egin du eguerdian Hondarribiko kanposantuan. Arratsaldean, erakundeen ordezkaritza hurbilduko da bere hilobira.
Dozenaka lagun bildu da kanposantura, Sasetaren Aldeko Taldeak deituta
Frankistek Kandido Saseta hondarribiarra hil zutela 80 urte bete dira gaur. Zortzi hamarkada Euzko Gudarosteko sortzailea Asturiasen erori zela. Urteurren biribilarekin, bi omenaldi jasoko ditu Sasetak gaur, biak Hondarribiko kanposantuan.
Eguerdian (irudian), dozenaka lagun elkartu dira Sasetaren Aldeko Taldeak deituta. Ekitaldi txikia izan da, baina oso hunkigarria. Bertan ziren, besteak beste, Sasetaren gorpuzkiak bilatu, aurkitu eta Euskal Herrira ekartzea lortu zuten pertsonetako batzuk; Sasetaren familiaren ordezkaritza bat ere izan da ekitaldian.
Lore eskaintza bukatuta, Telesforo Monzonek sorturiko
Txikia eta
Eusko gudariak kantatu dituzte bertaratutakoek ekitaldia amaitzeko
.
Arratsaldean, erakundeena
Arratsaldeko bostetan erakundeen omenaldia jasoko du Sasetak. besteren artean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta udal ordezkariak hurbilduko dira kanposantura.
Kandido Saseta gudalburuaren heriotzaren 80. urteurrenaren harira, Oarso Bidasoko HITZAk erreportajea argitaratuko du bihar, papereko edizioan.