Ama Guadalupekoa nagusitu da Oriako jaitsieran, etxekoen eta Bermeoren aurretik (arg: @actraineras)
Neguko lehen estropada irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak, XXIII. Oriako Jaitsiera. Larunbatean egin zuten eta arraun festa handia izan zen, 78 traineru eta ia 1.100 arraunlari lehiatu baitziren.
Gizonetan, Ama Guadalupekoa izan zen jaun eta jabe, 19 minutu eta 18 segundoko denbora eginez. Estropadaren antolatzaileak, oriotarrak, hamalau segundo atzetik helmugaratu ziren eta hamazazpira Bermeo, hirugarren tokian. Hondarribiko bigarren ontzia hamabigarren tokian iritsi zen helmugara, San Juan A-ren atzetik eta Isuntzaren aurretik.
Emakumeetan Hibaika izan zen onena, San Juango batelerei 47 ehuneneko tartea atereaz; Orio hirugarren izan zen. Hondarribiko trainerua hamahirugarren geratu zen, oreretarrengandik minutu eta hamasei segundora.
Hibaikaren garaipenak Sabin Etxabegurenen omenaldia biribiltzeko balio izan zuen. Hibaikako zuzendaritzako kidea joan den asteartean hil zen. Traineruak elkartuta eta arraunak goratuta agurtu zuen arraun munduak Etxabeguren estropada bukatu berritan.
Larunbatekoa traineruen neguko lehen zita izan zen, eta aurki heldu dira hurrengo biak: hilak 25ean lehiatuko da Hondarribiko XVII. Jaitsiera, eta martxoaren 25ean San Pedrok urtero antolatzen duen testa.
Oriako Jaitsiera, emaitzak
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.