Dunboa Eguzkitza, Elazeta, Hirubide, Irungo La Salle, Toki Alai, Txingudi eta Pio Baroja ikastetxeek parte hartuko dute Agenda 21 egitasmoan, hamahirugarrenez.
Aurten klima aldaketaren gaia jorratuko dute, ikasgaietan gaiari eskaintzen zaion arreta aztertuz, batetik, eta bestetik, klima aldaketak ikasleen inguru hurbilenean izango duen eraginari erreparatuta.
Eskolan diagnostiko bat egingo dute lehenik, ondoren, kalera irten eta udalerriko hainbat txoko bisitatu eta aztertzeko. Azkenik, proposamenak egingo dituzte ikasleek, beren eskoletako ekintza plana osatzeko eta udaletxeko pleno aretoan horien aurkezpena egiteko.