Olatu oso handiak, baina urruti
Hego mendebaldeko haizeak urrutira bidali ditu Atlantikoko mendebaleak eragindako olatu erraldoiak.
Olatuak eguerdian Amuitz irlaren kontra talka egiten
Hego mendebaldeko haizeak urrutira bidali ditu Atlantikoko ekaitzak eragindako olatu erraldoiak. Kantauri itsasoan hamar metrotik gorako olatuak altxatu dira, baina Gipuzkoako kostaldetik urruti geratu dira eta Hondarribian momentuz ez dute kalterik eragin.
Itsasgoraren ondoren hasi dira olatu handiagoak iristen Amuitz aldera. Hainbat surflari hurbildu dira bertara baina, komentatu dutenez, itsasoaren egoera ez zen olatuak hartzeko egokiena. Surflari bakar bat sartu da uretara, baina ezinean ibili da.
Arratsaldetik aurrera haizearen indarra handituko dela iragarri du Euskalmetek, eta gaurko abisu horitik alerta laranjara igaroko da. Haize bolada oso bortitzak espero dira, bai haizeguneetan baita babesguneetan ere. Kontuz ibili, beraz.