Bihar, asteazkenez, bilera egingo dute Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00etan, errausketaren kontra Hondarribian egingo duten manifestazioa prestatzen hasteko.
Otsailaren 4an egingo dute manifestazioa, 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta.
Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan izango da manifestazioaren leloa.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak egin du manifestazioaren deialdia, eskualdeko zenbait pertsona eta talde eragilerekin aukera aztertu eta gero. Dagoeneko, talde desberdin babesa jaso du deialdiak, horien artean Txingudi Bizirik plataformarena, eskualdean eraiki nahi zuten errauste plantaren kontra azaldu zen taldearena.
Errausketaren aurka Donostian egindako manifestazioa (arg: Irutxuloko Hitza)