2017-03-27

TTIP eta CETAren kontrako giza katea egingo dute Irun eta Hendaia artean

Ipar Euskal Herriko TAFTA Stop eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimenduek antolatuta, hilaren 21ean (larunbata da) giza katea egingo dute Hendaia eta Irun artean TTIP eta CETA itun transnazionalak salatzeko.

Ikusteko dago zer gertatuko den TTIP itunarekin, baina Europako Batasuna eta Kanadak CETA itunaren akordioa sinatu ondoren, otsailean Europako Parlamentuak berretsi beharko du. Horren harira, urtarrilean zehar, hainbat ekintza egingo dituzte itun hori geldiaraztea eskatzeko.

Irun eta Hendaia lotuko dituen giza katea 16:30ean izango da, Santiago zubian.

Bestalde, hilaren 17an mahai ingurua egingo dutela jakinarazi dute Komite Internazionalistek. Donostian izango da, Koldo Mitxelena Kulturunean, EH Bildu, Podemos, EAJ, Ezker Anitza-IU, Ciudadanos, PP eta Equok parte hartuko dute, eta PSE-EEk baieztatzea falta da.

ttip eta ceta itunak

TTIP eta CETA itunen kontrako manifestazioa, Bilbon.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend