2017-01-17

Santiago eta Uranzu kaleetan termitak dauden aztertuko dute

Udalak termiten kontrako planari jarraituko dio 2017an ere, eta oraingoan, eremua zabalduko du Santiago eta Uranzu kaleetara. Joan den urtean alde zaharrean aritu ziren termitak bazeuden miatzen.

Hasteko, termitengatik kaltetuak izateko ezaugarriak dituzten eraikinetan edo inguruetan hasiko dira azterketa egiten, egurrezko egitura duten etxeak, eraikuntzarik ez duten lurrak, inguruko parkeak… Horren asmoa etorkizunean egon daitezkeen egoerei aurre hartzea da.

Iaz alde zaharreko 105 ikuskatu zituzten, baita Korrokoitzeko atzekaldea, Sargia parkea eta ospitale zaharreko lorategiak ere. Termitak Korrokoitz atzealdean aurkitu zituzten. Eraikinei dagokionez, hamazazpitan aurkitu zituzten termitak, baina batek berak ere ez du egiturazko arazorik. Besteek oraingoz erasorik jasan ez duten aurren, etorkizunean izateko aukerak dituztela ondorioztatu dute.

Guztira, lau termiten puntu topatu dituzte alde zaharrean: Korrokoitzeko atzealdea, Papinea, Larretxipi ingurua eta Peña kalea, eta Eguzkitza.

Orain, termita koloniak suntsitu nahi ditu udalak, eta Iridoyk iragarri duenez, kudeaketa plan bat kontratatuko dute datozen asteetan. Datorren udaberrian martxan jartzea espero dute.

Xabier Iridoy

Xabier Iridoy Hirigintza zinegotzia.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Albiste irakurrienak