2017-03-27

EH Bilduk zinegotziak aldatzea erabaki du

Joan den hilaren 27an herri batzarra egin zuen EH Bilduk, eta bertan erabaki zuen egun udalean dituen hiru zinegotzitatik bi aldatzea: Oinatz Mitxelena bozeramailea eta Izaskun Sorondo. Euren tokia Dani Berasategi eta Jose Cayetanok hartuko dute, 2015ko udal hauteskundeen zerrendako zazpigarrenak eta hamargarrenak, hurrenez hurren. Herri batzarrean hartutako erabakien berri eman zuen ondoren egindako agerraldian Jokin Melidak, EH Bildutik jarraituko duen udal ordezkari bakarrak. Bera izango da hemendik aurrera bozeramailea.

Melidaren arabera, koalizioak hirietan indarra hartzeko arazoak izan ditu, eta horregatik, “legegintzaldiaren erdira” iristea baliatu nahi izan dute taldea “berritu eta freskatzeko”. Hemendik aurrera, 2011an hasitako lanari “bultzada” eman nahi diotela adierazi du Melidak: “Aldaketak ez ditugu bakarrik Irungo EH Bilduren udal taldean egin nahi, baizik eta Irungo EH Bilduko komunitate guztian”. Asmoa eragile guztiengana iritsi eta eurekin gehiago egotea da.

Hain zuzen, estrategia berri baten barruan dago hori dena, Hi Haiz Irun deitzen den egitasmoaren barruan.

EH Bildu

Irungo EH Bilduko hautetsiak: Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena eta Jokin Melida.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend