2017-03-27

Joseba Larzabal eta Claudia Behobide, urte zaharreko azkarrenak

Joseba Larzabal (eskuinean)

Gomez eta Larzabal (eskuinean), Kale Nagusiko aldaparen azken metroetan

Hiru irundar lehen hiru postuetan, hori da 2016ko San Silbestre Solidarioa lasterketak gizonen proban utzi zuen emaitza. Joseba Larzabal izan zen azkarrena (19:07), Jose Antonio Gomez (19:17) eta Iñaki Lopetegi (19:39) herrikideen aurretik. Kale Nagusia elkarrekin igo zuten aurreneko biek baina Larzabalek indartsuago bukatu zuen lasterketa.

Beñat Bengoetxea izan zen lehen hondarribiarra, laugarren, eta bosgarren beste irundar bat sartu zen, Jon Gavela.

Claudia Behobide San Silbestre

Behobidek lasterketaren lehen zatian ihes egin zuen

Emakumeetan, aldiz, etxekoak izan ziren nagusi. Claudia Behobide erraz nagusitu zen (22:37), eta Nerea Sarriegi hirugarren geratu zen (22:57). Bi hondarribiarren artean Olatz Zabala irundarra sartu zen helmugan, bigarren tokian, Sarriegi baino segundo bakar lehenago helmugaratuz.

Laugarrena Marina Gonzalez donostiarra izan zen eta bosgarrena Sandra Piera irundarra.

Ikusi sailkapen osoa

Ikusi argazkiak (galeria 1) (galeria 2)

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend