Kiroletako zapatak jantzita, eta helburu solidarioarekin, horrela bukatu zuten urtea ia bi mila bidasoarrek.
Jende asko elkartu zen espaloietan eta korrikalariek eskertu zuten
Ia bi mila lagunek hartu zuten parte larunbatean
Hondarribiko San Silbestre Solidarioan. Sport Mundi elkarteak antolatu zuen zazpigarrenez, eta Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak Bolivian abiatu nahi duen proiektu berri bat diruz laguntzeko balioko du.
Orotara, 1.904 izan ziren proba bukatu zutenak, 1.259 mutil eta 655 neska, gehienak hondarribiarrak eta irundarrak (
sailkapena).
Ikusi behean, 181 argazkiz osaturiko galeria, bi orritan banatuta.