Inoiz baino bisitari gehiago izan ditu Lapuriturrik

Aiako Harrian dagoen Lapuriturriko informazio puntutik 1.11o lagun pasatu dira aurtengo denboraldian, eta Irungo Udalak jakinarazi duenez, inoiz baino gehiago izan dira.

45 egunez egon da irekita, Aste Santu eta udara arten banatuta. Beraz, eguneko, batez beste 24tik gora lagun pasatu dira informazio puntu horretatik.

Jasotako bisitariei dagokienez, gehienak irundarrak izan dira; jarraian, Donostialdetik etorritakoak, eta azkenik, Iparralde eta Frantziako Estatutik etorritakoak.

Informazioa emateaz gain, ekintzak ere egin dituzte Lapuriturrin, eta aurten, zortzi izan dira. Horietan arrakasta gehien izan zuena izarrak ikustea izan zen, baita arrasto gotortuak bilatzea ere.

Lapurriturri_2

Lapuriturrin egindako ekintza bat.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

BIDASOAN

Send this to friend