Oparideiak Shopping Festibala, merkatuaren uberan
Aurreko asteburuko merkatuaren ondoren, oparideien festibala antolatu dute larunbaterako. 11 ekitaldi egingo dituzte, 11 saltoki desberdinetan.
Maria Serrano Merkataritza eta Turismo zinegotziak azaldu duenez, Oparideiak Merkatuaren jarraipena da larunbatekoa: “Jarduera berezi eta interesgarriak eskainiz, jendea komertzio horietara eramatea lortzen dugu. Pasa den astean Itsas Etxea Auditoriumean ospatu genuen Gabonetako merkatuaren hurrengo pausua da, gure helburua lortzeko bidean”.
Hemeretzi dira Gabonetako merkataritza kanpainan parte hartzen ari diren Hondarribiko merkatariak. Informazio gehiago bilatzen duenak, haien Facebook orrian aurkitu dezake.Oparideiak Shopping Festibala. Egitaraua
Goizez- Gabonetako festetan apain jartzeko makillaje kurtsoa. 11:00-12:00, Cleopatra ile-apaindegian.
- Gabonetako koro eta girlanden eskulan tailerra. 11:00-13:00, SantaMariaMadalena arte tailerrean.
- Inoiz baino hobeto egoteko diagnostiko azkarra, Noemi Lestrelleren eskutik. 11:30-12:45, Hache Boutiquen.
- 6-12 urte bitarteko umeentzako joskintza tailerra, El Taller-en eskutik. 11:30-13:00, Naïfen.
- Antxoa dastatzea. 12:00-14:00, Done Pedron.
- Zure armairuari partidarik onena atera, Noemi Lestrelleren eskutik. 13:00-14:15, Capriccion.
- Sortu zure gabonetako zuhaitza gozokiekin, Art Sucreren eskutik. 17:00-19:00, Heme Shopen.
- Antxoa, gazta eta txakoli dastatzea. 18:00-19:00, Conservas Hondarribian.
- Etorri kafea hartzera eta pertsonalizatu zure orratza. 18:00-19:00, Canelan.
- Sortu hama beads-ekin egindako osagarria eta eraman estutxean, Sitemolaren eskutik. 18:30-20:00, Endanea Gardenen.
- Gozo artisauen dastatzea. 18:30-20:00, Legamia.