Gabonetako Oparideiak Merkatua egingo dute lehen aldiz asteburuan.
Gabonetako Oparideiak Merkatua egingo dute lehen aldiz Hondarribiko Itsas Etxean. Asteburuan izango da, larunbat eta igandez, goizeko 11:00etatik 20:00ak arte, eguerdian atsedenik hartu gabe. Herriko hemeretzi merkatarik eman dute izena eta, haien
oparideiak ikusteko aukeraz gain, hainbat ekitaldi izango dira giroa sortzeko.
Hondarribiko Merkataritza eta Turismo departamentuak antolatu du, Gabonetan herriko merkataritza sustatzeko asmoz osaturiko egitarauaren barruan. “Hondarribiko merkataritza balioan jartzea eta ezagutaraztea da, gure hiriko merkataritzan kontsumitzeko asmoz”, adierazi du udalak.
Merkatua osatzeko, haurrentzako tailerrak, kontzertuak eta dantzak antolatu dituzte eta Gabon giroko
photocall bat jarriko dute, nahi duenak argazkia etxera eraman dezan.
Ekitaldien ordutegia
Haurrrentzako tailerrak (
izena eman)
- Gure Gabonetako PINa egiten (5 urtetik aurrera). Bihar, 12:00etan; etzi, 12:30ean.
- Apaintzeko adar magikoak (4 urtetik aurrera). Bihar, 16:00etatik 16:45era; etzi, 16:45etik 17:30era.
- Eguberrietako kolorezko irribarreak (denentzat). Bihar eta etzi, 17:30etik 18:30era.
Photocall: Bihar eta etzi, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Dantza
- Gabonetako ametsak balleta (Miren Gomez dantza eskola). Bihar, 13:30ean.
- Gabonetako hiru dantza magikoak (Pilar Peña dantza eskola). Etzi, 13:30ean.
Musika
- Azokan Music (Skola Music), bihar eta etzi, 19:00etan.
Basque Marketeko formula errepikatuko du Gabonetako Oparideien Merkatuak