Inperialismoaren kontra egindako borroka goraipatu dute ekitaldian.
Kuban azken agurra jasotzen zuen bitartean, Irunen ere egin diote keinua Fidel Castrori, eta larunbat iluntzean omendu zuten hainbat herritarrek Urdanibia plazan. Herriko hainbat lagun eta eragilek antolatutako ekitaldia izan zen.
Inperialismoaren kontra egindako borroka goraipatu zuten, eta musika eta hitzez bete zuten ekitaldia.
Azaroaren 25ean hil zen Kubako presidente izandakoa.
Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero,
Angula Berriaren Flickerreko web orrian ikus daitezke.
Fidel Castrori omenaldia (Argazkia: Angula Berria).