Julio Soto eta Alaia Martin ariko dira bertsotan. Sarrerak 20 euroan eros daitezke.
Neguko Jardunaldien programazioaren erdia beteko da asteburuan, eta horrekin batera, epizentrora iritsiko da. Euskararen Egunari lotuta ekitaldi piloa egiten ari dira egunotan, batzuk Neguko Jardunaldien barrukoak, beste batzuk horiez apartekoak, eta asteburuko agenda potolo-potoloa izango da.
Larunbatean klasiko bat iritsiko da, Itsaslur elkarteak antolatutako bertso afaria, udalaren laguntza izaten duena. Euskararen Eguna luzatzeko aukera paregabea izango da. Aurten Alaia Martin oiartzuarra eta Julio Soto gorritiarra gonbidatuko dituzte bertsotan aritzeko eta Karlos Aizpuruak gai-jartzaile lanetan jardungo du. Maila ematen badute, afaltzen ere emango diete hirurei.
Sarrerak 20 euroan jarri dituzte eta ohiko lekuetan eros daitezke: Hondarribiko Txantxangorri, Enbata eta Batzokia tabernetan, eta Irungo Sunbillan. Norbaitek ezingo balu leku horietara joan, telefonoz erreserbatu dezake lekua, Itsaslur elkartera deituta: 628 17 05 30 (Rafa).
Neguko Jardunaldietan klasiko bat da Itsaslurreko bertso afaria. Irudian, iazko saioa