Bazkaria egingo dute eta aste honetako igandea da izena emateko azken eguna.
Hondarribiko Blagan Euskara Elkarteak trikipoteoa eta bazkaria egingo ditu abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Trikipoteoa Portuan egingo dute, 12:30ean Santa Maria Madalenatik abiatuta.
Bazkaria, berriz, Olagarro elkartean izango da, eta hilaren 27a (igandea) da izena emateko azken eguna (
izena eman). Bazkariaren prezioa 20 euro ingurukoa izango dela aurreratu dute, “merkeago egiten ahaleginduko direlarik antolatzaile-sukaldariak”.
Igandean Amaiurrera mendi irteera egin zuen Blaganek