Txingudi Bertso Eskolako ikasleak bertsotan ariko dira eta musika eskolako irakasleak, kantuan.
Santiago Kaleko lehen zenbakidun etxean jaio zen Lopetegi, 1875ean.
Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikazalearen omenezko kantaldia egingo dute larunbatean Irungo Kontserbatorioan. Txingudi Bertso Eskolako tailerrak antolatu du ekitaldia eta
Joxe Mari Lopetegiren Iturritik Kantari izena jarri diote. Iaz hasi zen bertso eskola Lopetegi zenaren gainean lanean. Artxibategietan arakatuta, dibulgazio lana egin zuten eta, nolabait, joan den urtekoa biribilduko dute larunbateko kantaldiarekin. Kontserbatorioko areto nagusian egingo dute, 18:00etan hasita.
Kantaldia izango da, baina izango du bertso saiotik ere. Hala, Iñaki Aranaga eta Aitor Errazkin aritu dira bertso tailerraren eta musikariaren arteko koordinazio lanak egiten. Bertso eskolako kideak ariko dira bertsotan: Abel Zabala, Xabier Bengoetxea, Xabier Isasi, Andoni Zelaia, Gotzon Aizpiolea, Iñaki Portugal eta Aitor Errazkin. Kantatzera, berriz, musika eskolako irakasleak igoko dira eszenatokira: Eñaut Agirre, Oihana Lekuona, Ane Miren Odriozola, Laida Oronoz eta Ane Garcia.
Joxe Mari Lopetegi bertsolaria omentzeko balioko du larunbat arratsaldez Irungo kontserbatorioan egingo duten bertso eta musika saioa, baina Txingudi Bertso Eskola egiten ari den lana gizarteratzeko ere balioko du.