HITZAk Hondarribiko parte hartzearen datuak eta emaitzak eskainiko ditu.
Alde Zaharreko auzotarrek udaletxean bozkatuko dute. 1.190koa da auzoko errolda.
Tantaka bada ere, hasi dira hondarribiarrak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte hartzen. Goizeko bederatzietan zabaldu diztute hauteslekuak eta, momentuz behintzat, ez dago aipatzeko moduko gertaerarik. Normaltasun osoz hasi da bozketa Hondarribian.
Orotara, 13.255 hondarribiar daude bozkatzera deituak, duela lau urte baino 502 gehiago. %34,10ekoa izan zen abstentzioa 2012an.
Oarso Bidasoko HITZAk bozketa jarraituko du eta herriz-herrikako datuak emango ditu. Eguerdian eta arratsaldean Hondarribiko parte hartzearen berri emango du, eta hauteslekuak ixten dituztenean, zenbaketaren jarraipena egingo du, jaso bezain pronto behin betiko emaitzak eman ahal izateko.
2012ko emaitzak Hondarribian
- EAJ. 3.911 boto.
- EH Bildu. 2.033 boto.
- PSE-EE. 1.036 boto.
- PP. 629 boto.
- Ezker Anitza. 180 boto.
- Ezker Batua. 115 boto.
- Aulki Zuriak. 111 boto.
- UPD. 98 boto.
- Equo. 54 boto.
- ATTKA. 22 boto.
- PUM+J. 17 boto.
- PH. 8 boto.
- UCE. 3 boto.