Atzerakada handia izan du PSE-EEk 2012ko bozetatik: 3.451 boto gutxiago jaso ditu.
EAJ izan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako alderdi bozkatuena Irunen, eta nabarmen, gainera, botoen %30arekin. Azkenean, bigarren geratu den PSE-EE, 2.648 botora geratu da. Aurreko bozetatik 400 boto baino gehiago bereganatu ditu alderdi jeltzaleak.
Bigarren tokia PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean egon da, baina azkenean, sozialistak geratu dira aurretik. Edonola ere, atzerakada handia izan du PSE-EEk: 2012ko hauteskundeetan baino 3.451 boto gutxiago jaso baititu. Orduan, indar bozkatuena izan zen 8.691 botorekin.
Ekaineko hauteskundeetan (Espainiako Gorteetarako) Podemos izan zen nagusi Irunen, alde handiarekin, gainera, 10.086 boto lortu baitzituen. Espero zitekeena baino boto gutxiago jaso ditu gaurkoan, 4.762.
EH Bildu izan da laugarren indarra (3.380), baina 1.000tik gora boto ditu 2012ko hauteskundeetatik.
Behera egin duena ere parte hartzea izan da, lau puntu, %60tik %56ra.
Elatzetan botoa ematen