18:00etan emandako parte hartze datuek eguerdiko joera irauli dute.
Moteldu egin da joera arratsaldean. Eguerdian Gipuzkoako hauteslekuetara joandakoak duela lau urtekoak baino gehiago baziren ere —%17,53 aurten eta 2012an %16,42—, egoera hori irauli da arratsalderako. Segurtasun Sailak 18:00etan emandako datuen arabera —17:00etako datuak dira—, parte hartzea %44,5koa zen Gipuzkoan, 2012an baino bi puntu eta erdi behetik.
Bidasoko kopuruei erreparatuz, duela lau urte parte hartzea %65,90ekoa izan zen Hondarribian, eta %60,69ekoa Irunen. 20:00etatik aurrera izango da datu horiek aurtengoekin alderatzeko aukera.
Bidasoko HITZAk zenbaketa jarraituko du eta Irungo nahiz Hondarribiko behin-betiko datuak jakinaraziko ditu webgunearen eta sare sozialen bidez.
Hondarribiar bat, goizean, udaletxean bozkatzen