Irailaren 28an, argazkigintzaren historiari buruzko masterclassa emango dute, kolodioi plaken teknika erakutsiz.
Ikasturte hasiera ekintzaz beterik dator Martindozenea gaztelekuan. Dagoeneko lehen erakusketa martxan dago, Jone Lizarralderen
Paperezko etxetxoak. Bertan, eraikin ezagunak maketatu ditu.
Horrez gain, beste bi erakusketa ikusteko aukera izango dira abendura bitartean: Mikel Etxeberriaren
Ametsetako gizakiak, graffiti eta diseinua uztartuko dituena (urriaren 21etik azaroaren 19ra); eta Markos Navarroren
Marc pe ilustrazioak (azaroaren 25etik abenduaren 24ra).
Ikastaroak ere eskainiko dituzte: garaiko kontserbak ontziratzea, arropa birziklatzea eta moda sortzea eta azkenik, eguberrietako dekorazioa eta gozogintza. Lehenengoa, urriaren 4tik azaroaren 29ra izango da, bigarrena, urriaren 14tik abenduaren 16ra, eta azkena, abenduaren 7, 13, 20 eta 27an. Ikastaroak 13 eta 30 urteko gazteei zuzenduta daude.
Masterclass
Irailaren 28an, argazkigintzaren historiari buruzko masterclassa emango dute, eta kolodioi plaken teknika erakutsiko dute, 18:00etatik 21:00etara.
kolodioi teknika