Kuadrillen Eguna da hilaren 6a Hondarribiko jaietan, kuadrillan afaltzeko eguna. Baina aurretik gauza asko dago egiteko, eta horiek ere hobe izaten da lagunekin eginez gero.
Goizetik gauera, lagunekin pasatzeko eguna da hilaren 6a
Hilaren 6arekin hasten dira Hondarribiko Jaiak. Lehen 7n hasten ziren, nahiz eta 6an kuadrillen afariak egiten ziren. Pixkanaka-pixkanaka edukiz janztzi da irailaren 6a eta dagoeneko jaien egitarau ofizialak aintzat hartzen du.
Kuadrillen Eguna da festen lehenengoa eta gaztetxo eta gazteentzat jardunaldi berezia izaten da. Goiz-goizetik ibiltzen dira lagunekin batera margotutako elastikoa soinean, han eta hemen izaten diren ekintzetan parte hartzen. Gazte Xaiaren mus saioan, Klink elkartearen marrazketa lehiaketan, Kultura Departamentuak antolatutako grafiti txapelketetan… horietan guztietan ere, kuadrillan bada, askoz hobe.